Neoluddismo

Neoluddismoa teknologia modernoaren forma askoren aurka jarduten duen korronte filosofiko bat da. Luddite terminotik dator, teknologia berriak ukatzen dituzten pertsonak definitzeko erabiltzen dena. Luddismoa XIX. mendean sortu zen, Ned Ludd artisau ingelesak salatu zuenean aurrerapen teknologikoek euren lana ordezkatzen ari zirela eta makinen aurka manifestatu zirenean.

Neoludismoa, teknologia modernoei aurre egin eta teknologia batzuk edo guztiak maila primitiboagora itzultzea aldarrikatzen duen mugimendu bat da. Neoluddismoaren jarraitzaile izateko ez da beharrezkoa horrelako mugimendu batera afiliatua egotea. Neoludditek egiten dituzten praktiken artean daude: teknologiaren erabilera murriztea, ingurumenari kalte egiten dioten teknologiak sortzen dituztenei kalte egitea eta teknologia batzuk saboteatzearen defentsa. Mugimendu modernoak loturak ditu globalizazioaren aurkako mugimenduarekin, zientziaren aurkako mugimenduarekin, anarko-primitibismoarekin, ingurumen erradikalarekin eta ekologia sakonarekin[1].

Neoluddismoak gizabanakoengan, haien komunitateengan edota ingurumenarengan duen inpaktu teknologikoaren kezkan oinarritzen da[2]. Neoluddistek teknologia berri guztientzako prekauzio-printzipioaren erabilera proposatzen du. Behin eta berriz eskatzen du teknologiak adopzioaren aurretik seguruak izan daitezela, teknologia berriek sor ditzaketen ondorio ezezagunen aurrean.

  1. (Ingelesez) Sale, Kirkpatrick. (1997-02-01). «America's new Luddites» Le Monde diplomatique (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  2. (Ingelesez) LEVINSON, DAVID; CHRISTENSEN, KAREN. (2003-06-30). Encyclopedia of Community: From the Village to the Virtual World. SAGE ISBN 978-0-7619-2598-9. (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).

Developed by StudentB